Skip to main content

"Cholita" eskalatzaileak datoz Euskadi eta Nafarrora

Maiatzean aurkeztuko da historia inspiratzaile honen dokumentala
Cholitas escaladoras

Dora, Lidia, Cecilia, Elena eta Liita dira Latinoamerikako mendirik altuena, Aconcagua, eskalatu zuten bost Cholitak. Balentria inspiratzaile eta iraultzaile hori Jaime Murciego eta Pablo Iraburu zinemagileek isladatu zuten 85 minutuko film batean, Arena Comunicación Audiovisual enpresak ekoitzia, eta Alboan, Entreculturas eta Oxfam Intermón erakuneok lagunduta.

Maiatzean, dokumental honen aurkezpenaz gozatzeko aukera izango dugu Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon. Gainera, Cholita bik, Elena Quispe eta Cecilia Lusco, parte hartuko  dute zinemaforumean, errealizadoreekin batera.

 

Cholitak

Bere gona tradizionalaz jantzita, Cholitak Aconcaguara igo ziren Boliviako eskualde gogorrenenan. Bidaia horrek barne-bidaia bat egitera eramango zituen, mendian babestuta, determinazioz betea eta libre, zoriontsu eta bizidun sentitzeko.

‘Cholitas’ dokumentala emakumearen askapen eta ahalduntze istorio bat da, genero ezberdintasuna oso handia den herrialde batean.

“Burua jaisteaz” eta beren lekua etxean dagoela entzuteaz nekatuta, bost emakume horiek beren buruari eta munduari erakutsi nahi zieten gizonentzat bakarrik zen gailurrera iritsi ahal zirela. Eta gainera frogatu nahi zuten estereotipoak hautsi ditzaketela, mendian naturarekin harremanak izan ditzaketela, jasangarritasun ekonomikorako baliabide alternatibo batzuk bilatu nahi dituztela, eta kultura desberdinekiko errespetua aldarrikatu nahi izan dute beren nortasun indigena baloratuz.

Txolita eskalatzaileak 

Gu diskriminatu egiten gaitu Aymaras, emakume indigenak izateagatik, eta nik esaten dut zergatik… Gailurrera igotzeko jakin-min hori beti nuen, “gailurra zapaltzeko”. Zergatik ezin dugu guk emakumeok egin, zergatik ezin gara eskalatu?”, kontatu zien Lidia Huayllasek bidaia dokumentatu zuten kamerei, beste lau eskalatzaileekin batera, ametsa egia bihurtzea dela esanez. Gaur libre sentitzen naiz nik nahi dudana egiteko”.


Dokumental honek espedizio klasikoko kontakizun batean murgilduko gaitu, Dora, Lydia, Cecilia, Elena eta Liitaren abenturaren prestaketak kontatuz, mendirako hurbilketa eta leku sinboliko gisa funtzionatzen duen gailurrerako bidaia. “Istorio hori kontatu dugu, hori egiteko betebeharra genuela uste genuelako. Munduak erreferenteak behar ditu, hala nola gure filmeko emakumeak. Estereotipoak hausten dituzten emakume ausartak, beren grinari jarraitzen diotenak, askeak eta boteretsuak direnak”, esan dute zuzendariek.

 

Aurkezpenen egutegia

  • Maiatzaren 15ean, 19:00etan. Artium, Frantzia kalea, 24. Gasteiz.
  • Maiatzaren 16an, 18:30ean. Golem aretoak, Baiona 56. Iruñea.
  • Maiatzaren 20a. 19:00etan. Arrupe aretoa, Andia kalea 3. Donostia
  • Maiatzaren 21ean, 19:00etan. Golem aretoak, Arrikibar plaza, 4. Bilbo.

Sarrera librea da, aretoa bete arte. Emanaldien ondoren, Cholitekin eta dokumentalaren egileekin partekatu ahal izango dugu.

Noticias relacionados